Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / ASPEk frontoia, jatetxea eta parkina batzen duen 'pack' berezia aurkeztu du pilota zaletasuna suspertzeko

ASPEk frontoia, jatetxea eta parkina batzen duen 'pack' berezia aurkeztu du pilota zaletasuna suspertzeko

Asier Sarasua 2012/10/04 20:37
ASPE pilota enpresak Eibarko merkataritzarekin lortutako akordio baten bitartez egitasmo berritzaile bat aurkeztu du pilota zaletasuna bultzatzeko. Programa honek jendea Astelena frontoira erakartzea eta Eibarko igande arratsaldetako giroa suspertzea du helburutzat. ASPEk zenbait 'pack' berezi eskeiniko ditu zaletuek igande borobila bizi dezaten, edozein logistika kontuz ez arduratzeko.

Plan honen izenburua “Eibarren pilota, plan borobila” da eta ASPEz gain (Astelena frontoiaren kudeatzailea dena), Chalcha jatetxea (Eibarko jatetxe ospetsuena) eta hiri erdian dagoen Untzagako parkina (Txaltxa-Zelai Gespark) eta ireki berri duten Arkupe Gastropub-ak hartuko dute parte. Pack berezia 60 euro balio du, eta horren truke pelotazaleak Astelena-rako sarrera, Chalcha jatetxean menu berezia eta Untzagan aparkalekua lortuko du.

“Bai Eibarko merkatariek eta baita guk geuk ere esfortzu itzela egin dugu prezio ezin hobea eskeintzeko. Banan banan erostearekin alderatuta, deskontu bikaina eskeintzen dugu hiru zerbitzu hauek elkarrekin hartzen direnean” adierazi du Ibon Arakistainek, ASPEko komunikazio arduradunak. “Gure helburua da igandean partidu bikaina ikustera datorrenak ezertaz ez arduratzea, disfrutatu baino ez dezala egin. Ez dadila ezertaz kezkatu, ezta aparkatzeaz ere” gaineratu du.

Aukera ezberdinak

Chalchan menua eta frontoirako sarrera bakarrik nahi duten pelotazaleek 50 eurotako 'pack'-a hartu ahal izango dute, eta sarrera eta parkina baino nahi ez dutenei, 30 eurotako aukera eskeiniko zaie. Pilota jaialdiaren ostean asetzeke gelditu denak ere izango du aukera eta ireki berri den Arkupe Gastropub-ak afari merienda berezia eskaintzen du aukeran (50€).

Federatuak eta gazteak

Azkenengoz, ASPEk ez du ahazterik nahi bere harrobia zein pelotazale gazteak. Orain, 18 urte bitarteko Federatuak binaka sartu daitezke dohanik, pertsona nagusi edo tutore batekin badatoz. Azken honek ordaindu beharko luke.

Federatuak ez direnak eta 16 urte bitartekoentzat, sarrera bakarra izango dute dohan, pertsona nagusi edo tutore batekin badatoz. Azken honek ordaindu beharko luke.

etiketak: pilota, kirola
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: