Asier Cuevas Espainiako txapeldun 100 km.ko lasterketan
Goierri Garaia taldearekin korritzen duen Asier Cuevas eibartarrak Espainiako 100 Km-ko txapelketa irabazi du. Cuevasek esperientzia handia du maratoietan, baina hauxe zen bere lehenengo saiakera ultrafondoko lasterketa batean. Hala izanda ere, aise irabazi du txapelketa, bigarrenari 38 minutuko aldea aterata eta mundu mailako bigarren markarik onena eginda (6h. 38' 56''). Badirudi Asierrek etorkizuna duela distantzia berri honetan. Zorionak!
Txapelketa Santa Cruz de Bezanan izan da, Cantabrian, tenperatura altuarekin eta 10 km-ko zirkuitu gogorrean. Emaitzak eta argazkiak Espainiako Federazioaren webgunean.