Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Arriolak alkatetza utziko ei du

Arriolak alkatetza utziko ei du

Josu Mendicute 2008/05/01 13:23
Irakurri dugunaren arabera, Miguel de los Toyos izango da Alkate berria, eta Eneko Andueza arituko da Hirigintza Zinegotzi.

Josu Cristobal eibartarraren blogean irakurri dugu Eibarko PSOEk hartuta duela erabakia. Iñaki Arriola Gipuzkoako PSEren burua izango da maiatzaren 17tik aurrera (albistea El Pais-en). Kargu berrian zentratuko da Arriola, Gipuzkoako Batzar Nagusietan bozeramaile izango delarik. Eta, hala bada, Alkatetza utziko ei du.

Eibarko Alkate berria Miguel de los Toyos izango da. Iñaki Arriola ere aurreko alkatearen kargu-uztearen ondorioz hasi zen Alkate, 1993an, Aurora Baskaranek dimititu zuenean. Ordutik hamabost urte eman ditu Alkatetzan, 2003 eta 2007ko Udal Hauteskundeetan gehiengo osoa lortuz.

Miguel de los Toyos Hirigintza zinegotzia izan da azken urteotan, Arriolaren konfidantzazko gizona. Azken urteotan bere presentzia handituz eta handituz joan da prentsan, lehelengo Arriolarekin batera, eta geroago gauza arrunta izan da normalean Alkatetzari egokitzen zaizkion protokoloak betetzea. De los Toyosen arbasoak sozialistak dira, bere osaba batek altxatu zuen 1931an bandera errepublikarra Udaletxeko balkoian.

Hirigintza zinegotzi berria Eneko Andueza gaztea izango da. Zezenketak antolatuz egin da ezagun herrian. Peña Pedrucho Eibarresa elkarteko presidente izan da hainbat urtez, azken hauteskundeetan PSOEren 12. postuan joan eta Alkatearen idazkari egin zen arte. Ordutik, kargua utzi bazuen ere, zezenketen komisio antolatzailea izan da. Alkatearen idazkari izan aurretik Udal inmobiliariaren (IMESA) ardura izan zuen.

De los Toyosen idazkaria Arcadio Benitez izango da, Eibarko PSEren zinegotzia. Udalerriko agrupazio sozialistaren presidentea da (edo izan da) eta azken urtean hiri-eremuen zinegotzi izan da.

Oraindik PSOEk ez du informazio hau ezagutzera eman bere webgunean. Kalean entzundako zurrumurruak Josu Cristobalen blogean irakurri ditugu*. Josu Cristobal Eusko Alkartasunaren zerrendan aurkeztu zen, 14. postuan, 2007ko Udal hauteskundeetan.

Irudia El Correori esker gureganatua.

*Irakurri dugunez Eibarko PSOEk erabakia hartuta dauka, baina informazio ofizialik ez dugu jaso.
Josu
Josu dio:
2008/05/01 18:43

Onartuta dagoela ere badio: "Todos estos cambios han sido aceptados en una reciente asamblea realizada por los militantes socialistas en Eibar".

Josu C
Josu C dio:
2008/05/02 15:51

Gauza bat bakarrik nahi nuen argitzea,zuen informazioan gauza bat jartzea ahastu duzue,Iñakik aladaketa hau egitearen arrazoi nagisia zera da,Gipuzkoko Batzar nagusietako bozeramailea izango dela eta zihurrenik jarduera berri honek denbora gehiago eramango diola.;)

erral
erral dio:
2008/05/01 18:10

Josuk berak zera dio bere blogean "tras la posible futura marcha de Iñaki como alcalde de Eibar".

Bere ustea da? Egia da?

Edozein modutan, horrelako mugimendu bat askok eta askok espero zuen iazko hauteskundeen ondoren, 3 urte ematea Toyosi kargua ezagutu eta indar guztiekin hurrengo hauteskundeetara aurkezteko.

Josu C
Josu C dio:
2008/05/01 20:24

Aupa mutilok,erral-ek esaten duen bezela nire ustea izan daiteke,baina niri nire blogean idatzitako guztia beraien batzarrean eondako militante batetik heldu zait,argi dago ni han ez nintzela egon ta espero dot pse-ren batzarretan inoiz ez egotea horregatik post guztian guzti hori gerta daiteken aukerarekin jokatzen det,gezurra bada..... ba nire arazoa zera izango da,beste behin ere pse-ko baten batek gezurra esan duela eta egia bada.... ikusiko dogu zer gertatzen den,neretzat behintzat oso gartbi zegoen aldaketa hau egongo zela.

erral
erral dio:
2008/05/02 00:03

Josu C-k (joer, Josuak ere mundua dominatzen hasi behar zarete :)), bere blogean artikulua hasi duen moduagatik zalantza sortu zait, lehenengo irakurri dudanean ez baitut azkenengo esaldia ("aceptada por los militantes socialistas") irakurri.

erral
erral dio:
2008/05/07 10:52

BOEak konfirmatu dau albistea (Boletín Oficial de Eibar, badakizue...)

Jon
Jon dio:
2008/05/05 23:04

Idazkariaren izena agian ez da zuzena, beste norbaiten izena ere badabil...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: