Armagintza Museoaren merchandisinga diseinatzeko lehiaketa
Joan zen astean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenez, Eibarko Udalak Armagintza Museoaren Merchandisinga Diseinatzeko I. Lehiaketa antolatu du.
Lehiaketa hau, Publizitate, Diseinu nahiz Industria Diseinuko ikasle eta profesionalei zuzendua dago. Lanak bakarka edota taldeka aurkeztu ahal izango dira.
Lehiaketak, merchandisingerako produktuak sortzea eta diseinatzea du helburu: Originalak, lehiaketa honetarako bereziki sortuak, Museoan saltzekoak eta Museoaren gaiarekin lotutakoak. Produktuak sormen maila eta merkaturatze-ahalmen handikoak izan behar dira, Espainian edota Espainiatik kanpo patentatutakoak edo patentatu daitezkeenak eta industria-fabrikazioz egiteko modukoak.
Nahi beste diseinu aurkez daitezke. Diseinatutako produktuek, derrigorrez, Museoaren logotipoa eta «Eibar» hitza eramango dute. «Museoa» hitza sartu ala ez diseinatzaileen esku geratzen da.
Diseinuak aurkezteko epea 2008ko irailaren 15ean amaituko da, 13:30ean. PEGORAn, herritarren zerbitzurako bulegoan, aurkeztu beharko dira (Untzaga plaza, Eibar). Kartazalean, «Armagintza Museoaren Merchadinsinga Diseinatzeko I. Lehiaketa» jarri beharko da, ondo ikusteko moduan.
Informazio gehiago Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.