Arma industriari trabak gutxitzeko eskaera egin du EAJk Kongresuan
Josu Mendicute
2009/07/03 16:57
Errifleak eta kirol zein ehizarako eskopetak kanpoan saltzeko administrazioaren oztopoak ezabatu nahi ditu EAJ-PNV alderdiak, Eibarko industriarentzako 'zorigaiztoko direlako'. Horretarako ebazpen-proposamena aurkeztu du espainiar Kongresuan.
Jose Ramon Beloki diputatuak esan duenez 'arma hauek ez dute gerra-erabilpenarekin zerikusirik', eta beraz ezinbestekoa da tramite eta baimenak erraztea 'sektorearen bizirautea bermatze aldera'.
Erref.: PNV pide menos trabas al comercio de armas no bélicas para impulsar industria (adn)
Iturria: EFE

Albistegiaren RSS jarioa