Argazkilaritza Maiatzean
Portaleako erakusketa gelan, Gabriel Brau Argazkilaritza Sari Nazionalaren "Afrikako Argiak", Javier Arcenillasen "City Hope" eta Eibarko Klub Deportiboko leize-ikerle taldearen "3 Dko argazkiak: "Anaglifoak" erakusketak daude ikusgai.
Arrate Kultur Elkartearen Topalekuan, Juan Angel Arrietaren "La Luz", orain dela 25-30 urte karrete infragorriekin egindako argazkien erakusketa, orain egin ezin omen daitekeen karrete mota batekin ateratakoak.
Ambigú eta Portaleako Tabernetan, Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza taldeko kideen lanak daude ikusgai.
Eibarko Klub Deportiboaren tabernan, aurtengo Argizaiola lehiaketako argazkiak.
Argazkilaritza tailerrak
Horretaz gain, maiatzaren 9, 10 eta 11n, Gabril Brauk zuzendutako zuri-beltzezko argazkilaritza digitalaren inguruko taillerra egingo da Portaleako Areto Nagusian eta maiatzaren 17an, Alfredo Divassonek
zuzendutako 3 dimentsiotako argazkiak nola egin ikastekoa, hau ere Portaleako Areto Nagusian. Bi taillerrok doakoak dira, baina izenematea beharrezkoa da, horretarako bidali e-posta mezu bat argazkilaritza@gmail.com helbidera.
Informazio gehiago:
http://www.deporeibar.com/argazkia