Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Arduino, Wikipedia eta Geolokalizazio aktiboa tailerrak

Arduino, Wikipedia eta Geolokalizazio aktiboa tailerrak

Eneko Astigarraga 2014/03/14 16:45
Nahi duzu modako Arduino delakoarekin lan egiten ikastea? edo Wikipedia bezalako proiektu batean gauzak gehitu eta lan egiten ikastea? edo mugikor eta tabletetan integraturiko geolokalizaziorako tresnak GPS eta abarrak erabili, hainbat aplikazio sozial ezagutu eta jasotako informazioa partekatu? Orain duzu aukera, Eibarren bertan!
Arduino, Wikipedia eta Geolokalizazio aktiboa tailerrak

Arduino, Wikipedia eta Geolokalizazio aktibo tailerra. Gertatu.

 

Wikipedia editatzen tailerra, Auzolan digitala: Tailer honetan wikipedia bezalako proiektu batean lan egiteko tresnak erakutsiko dira, norberak parte aktiboa hartu dezan garatzen ari den eduki ekosistema berrietan.

  • Zer da wiki bat?
  • Wikipedia
  • Edukiak eta eskumenak
  • Wikipedia eta erabilpenak: testuak, irudiak bestelakoak...
  • Edukiak sareratu eta partekatu.

Informazio guztia HEMEN

Geolokalizazio aktiboa tailerra, Gaur egungo mugikor eta tabletetan integraturiko geolokalizaziorako tresnak erabili, hainbat aplikazio sozial ezagutu eta jasotako informazioa partekatu nahi duten pertsonei zuzendua.

  • Zer da eta nola erabili GPSa?
  • Geolokalizazioa erabiltzen dute aplikazioa sozialak: Tagzania, Foursquare...
  • Nabigazioarako aplikazioak: GoogleMaps, MapFactor/ OpenStrretMap
  • GPS sistema: ibilbideak marratu eta mapak erabili aisialdiko ekintzetan. Ibilbideak partekatu

Informazioa osoa HEMEN

Arduino, ideiak garatzeko tresna. Hasiera maila. Arduinoko aurreneko tailer honek bi zati izango ditu. Aurreneko zatian konferentzia bat egongo da, ordu betez. Konferentziaren izenburua "el hardware abierto y la tercera revolución industrial" erderaz izango da eta dohainik.

Bigarren zatia tailerra izango da. Tailerrera bakoitzak bere portatila ekarri behar du eta aldez aurretik arduinoren softwarea instalatuta izan behar du, arduino.cc-etik deskargatuta.

Informazioa osoa HEMEN

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: