"Archuleta" abizen eibartarra Estatu Batuetan
Urko magalean bada Aritxulueta izeneko baserri bat. 1498. urtekoa da baserriaren lehenengo aipamen ezaguna, Areschuloeta. Aritxuloetatarrak berehala zabaldu ziren munduan zehar. 1600 inguruan familiaren adar bat Sevillan bizi zen, eta beste bat Ameriketan. XVI eta XVII gizaldietan Arizuluetatarrak oso militar ezagunak izan ziren Ameriketan, Txinan eta Espainian.
Harrezkero Eibarren ez da geratzen abizen horren aztarrenik. Ameriketan baina, badira zenbait Archuleta, lehenengo eibartar haien ondorengoak. Batetik, Archuleta County eskualdea dago Coloradon. Eta azkenaldian David Archuleta gaztea egin da ospetsu, hango "Operación Triunfo"-ko partehartzaile finalista baten izena delako. Dozenaka bideo ere baditu Youtuben
Hona hemen beste Archuleta bat, Richard, Electronic Reader bat aurkezten, plastikoz egina, Kindle-a baino handiagoa eta arinagoa omen.