"Ali Baba eta 40 lapurrak", bihar Coliseoan
Asier Sarasua
2012/12/14 09:29
Borobil Teatroaren funtzioa izango dugu, bihar, larunbata, Eibarko Coliseo antzokian. Arratsaldeko 5etan izango da, 6-12 urte bitarteko haurrentzat. Sarrera 5 euro.
Anartz Zuazuak zuzenduriko emanaldia da "Ali Baba eta 40 lapurrak". Borobil Teatroa taldeak ekoitzitako lana da. Ipuin klasikoaren moldaketa da, erritmoz betea eta haurrentzat moldatuta.
Esperientzia handiko aktoreak izango ditugu taula gainean: Anartz Zuazua bera, Asier Sota eta Julen Vega.
Pertsian kokatutako ipuina, kobazulo ezaguna, sekretuak eta mirariak... Ipuin klasiko ezaguna Eibarren, bihar bertan.