Goienako blogek aurrea hartu digute
Eibarko gure blogak aitzindari izan ziren... baina beste batzuek aurrea hartu digute. Eta ez dihardut DV-koen inguruan, Goienako blogen gainean baizik.
Kezkarako motiborik ez. Pozten gara, bai horixe!, blogosfera euskalduna aberastuz doalako.
Blogistetan, tira, nik uste dut intelektual ezaguna edo beste edozein berdintsu direla blogosferan, eta hortaz, Eibarkook eta Goiena.net-ekoek elkarri inbidiari izateko motiborik ez dagoela. Azpimarratu nahi nuke, hala ere, Goienan badabiltzala eibartar batzuk:
- Kixmi Eli Laztangurenen bloga, Kixmi... Bueno, Eli Laztanguren ez da Eli, baizik eta Edu Lartzanguren, ex-eibartarra eta kazetaria Berrian.
- Felix Gerenabarrenaren Euskonomia.com . Felixek domeinu eta blog propioa bazuen ingelesez lehendik ere, Felixgerena.com baina orain euskaraz ekin dio. Ondarroan bizitako ex-eibartar bat da Felix
Goienako blogek aurrea hartu digute, batez ere kudeaketan. Jakingo duzue nola honekin jarduteko hartu genuen CodeSyntax-en tresna japoniar libre bat eta euskaratu... Horrekin nahiko ondo dabiltza gure blogak, martitzena eta eguastena moduko egunak ematen. Baina tresna apur bat hobeto findu, eta SALTZEA ere lortu dugu... Hortaz, Goienak bertsio hobexeagoa erosi du, eta jestio pantailak eta aukerak eta diseinu moldaketak, askoz ederragoak ditu harek... Hemen azaltzen dut apur bat: (eta ikusi daiteke, jestio pantaila baten irudi bat), gure ingelesezko pantaila grisekin alderatuta, dena euskaraz eta txukunago.
Uste dugu laster posible izango dela azpiegitura berriago hori geurera ekartzea... Ikusiko dugu.
Horrez gain, Goienan blogak daude herri-atari batean integratuta, eta herri informazioa (are gehiago, bailarakoa) dute. Osagarri ona da. Eibar.org-ek ez du halakorik. Ez dago informatibo lokalik euskaraz gure herriaz, eta Eibar.org-eko portada (alderatu Goiena.net-ekin ) batiburrillo bat da.
Jakina, Goiena hedabide bat da, eta Eibar.org, afari okasional batzuetarako aitzakia besterik ez... Diferentzia handiagoa egingo da laster: Goienak blog komertzialak sustatzen ere badihardu, eta bat Eibarkoa ei daukate laster ateratzeko...
Orduan ba,
- blog teknikoki eta estetikoki txukunagoak edukitzeko aukera badugula, eta halako batean izango ditugula
- gure ataria komunikabide lokal bat bihurtzeko esperantza handirik ez, baina blogen eta zerrendaren artean, ondo pasatzen dugula
Hausnarketa arin bat besterik ez.