Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eibarko Euskal Jaia 2005

Eibarko Euskal Jaia 2005

CDE - Kultura Batzordea 2005/05/07 07:01

Eibarko Euskal Jaia 2005 Laster izango da Eibarko euskal jaixa. Aurten berrogeigarren ediziñua(XL) izango da, eta data hori ospatzeko, ekitaldi mordua eta dotoriak.

Jakingo dozuenez, nobedade inportantia dago aurten: Euskal Jai eguna domekatik zapatura pasau dogu. Hori bai, betiko moduan, maietzeko azkenengo asteburuan. Ordura arte, beste hainbat ekitaldi be egongo dira Eibarren: azokak, bertsolarixak, Betizuak, kontzertuak... danontzat moduko jaixak. Lehenengua, maietzaren 14an.

Danok zagozie inbitauta, eibartar nahiz kanpoko, gazte nahiz zahar. Eta parte hartzeko deixa egin nahi detsuegu: kantau, dantzan egin eta disfrutau egin bihar dogulako.

Ia aurtengo egitaraua gustatzen jatzuen.


MAIATZAK 14

OSKORRI –The Pub Ibiltaria
Tokia: Unibertsitate Laboralean
Ordua: Arratsaldeko 8.00etan
Sarrerak: Portalean, Kulturalean, Klub Deportibon eta Txutxufletasen
Prezioa: 3 euro

MAIATZAK 21

Goizean 9.00etatik 14.00etara
ARTISAU eta BASERRITARREN feria
12.00etan herri-kirolak eta bertsolariak
Tokia: Toribio Etxebarria kalea

Arratsaldean
BETIZU- "Betizuak izar artean"
Tokia: Untzaga plaza
Ordua: Arratsaldeko 18.00etan

MAIATZAK 24

HITZALDIA-Gure Himalayak
Aurkezlea: Alberto Iñurrategi
Tokia: Portalean
Ordua: Arratsaldeko 20.00etan
Kutxa Fundazioren babesarekin

MAIATZAK 26

BERTSO EMANALDIA
Xabier Amuriza eta Jon Maia. "Mende baten aldarriak"(XX.ean jarriak)
Tokia: Kulturala
Ordua: Arratsaldeko 19.30etan

MAIATZAK 27

KONTZERTUA: Txuma Murugarren
Tokia: Txantxa Zelaiko kioskoan
Ordua: Gaueko 23.00etan

MAIATZAK 28

EUSKAL JAI eguna
Egunean zehar Eibarko kaletatik fanfarre bat ibiliko da kaleak alaitzen.
17.30etan Txuntxurruak, gaiteroak eta trikilariekin
18.00etan kontzentrazioa
18.30etan Kalejira Urkizutik Untzagaraino
19.00 etan Dantza saioa
20.30etan Larrain dantza herrikoia
20.45etan Erromeria
22.00etan Afari popularra (kantu, dantza eta parranda)

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: