Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Diputazioa blogen alde: gaztelaniaz, medio pribatu batean

Diputazioa blogen alde: gaztelaniaz, medio pribatu batean

Eibar.org 2005/05/05 16:40

Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere Berrikuntza Teknologikorako sailaren bidez, eta Gipuzkoa.net marka erabiliz, erabaki du blogak sustatzea Gipuzkoan. Nola? kastellanoz, eta Diario Vascon.

Gipuzkoako blog onenari, 1000 euro. Baina blog hori Diario Vascon sortu behar da, hango azpiegitura erdaldunean. Hilabeteko lehiaketa bat.

Joan den astean iragarri zen hau, eta orduan erdara hutsez zegoen, eta, Sustatun protesta batzuk irakurri ostean, korrika ta presaka, euskarazko azal bat jarri zioten lehiaketari.

Fatxada hutsa. DV-ren promozio guztia erdaraz da, eta blogak egiteko azpiegitura ere bai. Epaimahaian ere euskaraz ez dakien jendea dago. Mezu hau banatzen du DV-k Interneten:

Ahora, queremos animarte a que participes en el 1er. Torneo Blog&Roll; organizado por DIARIOVASCO.COM con la colaboración del Dpto. para la Innovación y la Sociedad del Conocimiento de la Diputación Foral de Gipuzkoa, en el que se premiará con 1.000 euros al mejor blog de cada una de las siguientes tres categorías: actualidad, deportes y ocio/aficiones.

Para participar en el torneo, no tienes más que registrar tu nuevo blog en alguna de las tres categorías mencionadas anteriormente. Si así lo deseas, podrás escribir sobre el tema que actualmente tratas en tu blog; sin embargo, debes recordar que el contenido del nuevo blog debe ser original.

Lotsagarria iruditzen zaigu. DV-k eskubidea du, edozein enpresa pribatuk bezala, bere promozioak sustatzeko, Vocento taldearen copyright-a ezartzeko harekin kolaboratu nahi dutenei. Baina Diputazioaren babes ofiziala lotsagarria da. Gipuzkoako lehen blog komunitatea Eibar.org-ekoa da, eta hedabideetan lehena, Goiena.net-ekoa, biak euskaldunak, software librearekin eginak, benetako blogekin hornituak...

Baina, jakina, Diputazioarentzat probintziaren mugak DV-ren orrietan hasten dira, eta Igara auzoan amaitzen dira.

Eta euskaraz egindako ezer ez da teknologia, sekula: folklorea da gurea.

etiketak: blogak, elkartea
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: