Gorka Aizpurua eibartarrak irabazi du San Fermin jaietako kartel-lehiaketa
Gorka Aizpurua Serrano eibartarrak irabazi dau sanfermin jaixetako kartel-lehiaketia. Aurtengo leihaketa horretara 500 lan aurkeztu dira, eta guztien artian eibartarraren lana aukeratu dabe.
Lehenago be aurkeztu izan da Gorka lehiaketa horretara, beti "elementu tipikoak erabiliz", eta aurtenguan zeozer desbardiña eittia erabagi dau: ez zezenik, ez santurik, ez pañuelo gorririk... Betiko elementu guztiak falta dira kartelian. Eta horixe sarittu dau epa-mahixak.
Gorkak 26 urte dakaz eta Bartzelonan bizi da. Hainbat lehiaketa irabazi dittu honezkero; kartel-lehiaketak be makiñatxo bat. Hau be ez da azkena izango.
Famelixan be badaka zeini jarraittu, beran aitxitxa, Juan Serrano, margolari eta grabadore ezaguna dalako Eibarren. Eibarko Artisten Elkarteko presidentia be bada.
Zorionak Gorka!