Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Aurki.com, azken ordua euskaraz

Aurki.com, azken ordua euskaraz

Arrateko_Ama 2005/04/29 22:49

1999an abian jarri zuen Aurki ekimena Eibar.org elkarteak, eta hortxe dago oraindik.

Aurki.com bilatzaile bat izan da 2000. urteaz geroztik, euskarazko sareko baliabideen direktorio edo aurkibide bat. Baina berriki eraldatu egin da Jarioa proiektua bertan integratzeko. Direktorio-bilatzaileak martxan jarraitzen du, baina portada aldatu egin da, eta agregatzailea da gunearen muina orain.

Eta zer da agregatzaile bat? Webgune automatikoa da agregatzailea. X iturri informatibo arakatzen ditu azken berritasunak jasotzeko, eta horiek erakutsi eta antolatzen ditu modu dinamikoan, etengabe eguneraketa batean. Zer agregatzen du Aurki.com-ek? Aurki berritua, 180 informazio iturri inguruk osatzen dute, euskarazkoak denak, 14 talde tematikotan antolatuta: politika, euskara, udalak, herrietako berriak... Informazio iturri horiek Interneten aurkitu ditugunak dira: euskaraz Interneten RSS estandarrean informazioa eskaintzen dutenak dira.

Asko dira blogak, eta gaur egungo euskarazko blogosferaren ikusmira eskaintzen du, baina beste iturri asko albistegiak dira, eta hortik Aurkiri jarri diogun leloaren arrazoia: Azken ordua euskaraz.


Goiko irudi honetan, adibidez, Aurki eta Google News ditugu konparaturik. Bata zein bestea, bakoitza bere neurrian jakina, albistegi automatizatuak dira.

Azalpen gehiago eta ilustrazio batzuk barruko orrialdeetan.

etiketak: elkartea
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: