Eibartarrak zerrendan geldiunea (konponduta)
Arazo tekniko bat dela-eta, azken orduetan ez da mezurik banatzen Eibartarrak zerrendatik. Ez dakigu, oraingoz, mezuak bidaltzen ari ote diren zerrendakideak... Eta bidaltzen badihardute, konpontzen denean, galdu egingo ote diren edo banatuko ote diren denak kolpean.
Konpondu guran gabiltza, eta informatuko dugu.
Eguneraketa: Konpondu da, eta tarte honetan bidalitakoak ez dira galdu, bat-batean banatu dira mezu guztiak. Barkatu eragozpenak.
Egun hauetan, apur bat astinduta gaude gure zerrendakide batek semetxoaren gaixotasunaren inguruan bidali zuen mezuarekin.
Denok gaude zurekin eta familiarekin, Elena. Animo.