Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Euskaria "show". Antxon Narbaiza, 2004.

Euskaria "show". Antxon Narbaiza, 2004.

Serafin 2005/04/13 15:58

Euskaria ShowDatorren 21ian, eguena, arratsaldeko 7:30etan eta "Arrate Kultur Elkartea"n, Antxon Narbaiza idazle eta irakasle eibartarran liburuan aurkezpena egingo dogu.

Ona Antxonen lana; errez irakortzen da, euskera samurra, takada batian irakortzekua. Hemerotekan zihar aukeratu dittuan datu eta testuen bittartez, zera jartzen desku bistan: Antxiña-antxiñatik datorkigula euskerian atzerakadia eta gitxiestia; euskaldunok, gu geu izan garala neurri haundi batian, euskeria baztartu dogunak, euskeria bigarren mailla batian jarri izan dogunak, euskaldun (euskeradun) izatiaz lotsatu garanak.

Euskal Herriko klase dirijentia, burgesia edo dana dalakua izan da batez be euskeria egoera honetan jarri dabena, eta haren jokabidiak eta ejenpluak eragiña izan dau jende xehian artian, taillarretako bihargin, basarrittar eta arrantzalien artian. Kastellanuen inperialismo linguistikuak ez desku, jakiña, mesederik egin; eta gu haren aurrian konplejoz betetako herrixa (izan) gara. Ez dogu jokatu katalanak egin izan daben moduan. Gu beti etxe-kalte!

Antxonek, egoerak eta kontakizunak jartzen deskuz aurrian. Agiriko tesirik ez biharbada, baiña honen aurretik "Gutxiespenaren historia" Eibarko euskerian inguruan idatzi baeban , oiñ eremu zabalago bat hartu dau aztertzeko: euskeriana.

Euskeria etxe barrurako zan. Asko jota txistiak eta barre eragitteko teatrotxuak, euskaldun elebakarren lepotik barre egitteko. Gauza "inportantiak" idazteko erderaz idatzi bihar zan. Euskeria gaitzat hartzen zanian be bai. 50. hamarkadan egin zan "Congreso Vasco"an erdera hutsez egin zan, Andima Ibiñagabeitian interbenziñua izan ezik. Euskaltzaindian erdera hutsez egitten ziran batzarrak, euskal idazlien arteko gutunak erderaz idazten ziran...

Baiña tira! azken 50 urtietan zihar emon dittugun pausuak norabide zuzenian emondakuak dira. Alde edarra dago lehengotik oingora! Ez dago konparatzerik. Esan leike, Abandokuak be, berak erderaz idatzi arren, euskal kontzientzia piztaille moduan eukiko ebala zerikusiren bat. Aurrera egin dogu ba, baiña atzera begiratzia be komeni, autokritika kolektibua egittia ondo etorriko jaku-eta.

Gai honen inguruan doia ba eguen zortziko Antxonen jarduna. Eta entzuliok be geure iritzixak agertzeko aukeria.

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: