Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Hitzaldia Markeskuan: Hizkuntza-teknologiek literatura sortzerakoan eskaintzen dituzten aukerak

Hitzaldia Markeskuan: Hizkuntza-teknologiek literatura sortzerakoan eskaintzen dituzten aukerak

Eibar.Org 2005/04/11 21:02

SUSTATUtik hartuta.

Fernando MorilloHilaren 15ean HIZTEK graduondokoaren 04-05 ikasturteko 4. mintegia izango dugu Eibarren, Markeskua jauregian.

Saio honetan, Fernando Morillok hizkuntza-teknologiek literatura sortzerakoan eskaintzen dituzten aukerez hitzegingo du. Eta gogoeta egitearekin batera, literatura egiteko baliagarri izan daitezkeen hainbat tresna erakutsiko dizkigu.

Hizkuntza-teknologien garapenak literaturaren bideak ere astindu ditu. Gaur egun gero eta handiagoa da, hizkuntza-teknologien arloko tresnak aintzat hartuta, ekoizten den literatura. Horren harira ekarri nahi izan dugu Fernando gurera. Izan ere, berak aitortu bezala, "ia-ia teknologiaren menpeko" dugu eta.

Noiz: Apirilaren 15ean, arratsaldeko 17:00etan.

Non: UEUren Ikastetxe nagusia- Markeskoa Jauretxea, Eibar

Hizlaria: Fernando Morillo

(Argitalpenak: Gudaoste ametsak, Bila nazatela, Sexu egunsentiak, Erraldoi herrena, Bihotz nahasiak, Ortzadarra sutan, Izar-malkoak eleberria, Dorretxe zaharreko misterioa Ibaizabal, Eta ni zer!, Leonardo da Vinci-ren bigrafia, Arriskupean!, Gloria Mundi).

Informazio gehiagorako hona idatzi edo 943 82 14 26 telfonora deitu.

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: