Korrika Eibarren
Eguardiko 12:30ak aldera (ordu ofiziala 12:39) Ermutik Eibarrera helduko da Korrika 14.
Eibarko lehenengo lekukua Uniko ikasle batek hartuko dau mugan bertan. Amañara, Katillunetik gora sartuko da eta handik Ipuruara joango da.
Gero Untzagara, Kalbetoitik pasa eta Julian Etxeberrian buelta hartu eta atzera berriro Untzagara (13:00), handik, Kalbetoi, Bidebarrixeta, Urkuzu eta zuzenian Azitaineraino (13:15).
Maltzagan lagako dogu lekukua plaentxitarren esku Eibarko 42 talde, elkarte, alderdiren esku artetik pasau ostian.
13:30ak aldera Untzagako jubilatu etxian aurrian eta jubilatueri esker salda eta txorizua parte hartu daben guztixendako.
Gabeko 10:30etan Amañako Kultur Aretuan (elizapeko zinian) bat gehio talde eusko-katalanaren kontzertua.
Ta domekan, estatistikazaleontzako euskaldun kopuru handixena daukan "a" bariko Bilbon zita bat daukagu danok, ni(k) ere bai!