Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Blogista euskaldunen topaketa Elgetan

Blogista euskaldunen topaketa Elgetan

Arrateko_Ama 2005/03/09 20:37

Blogista euskaldunen topaketa deitu dute. Elgetan, Espaloia Kafe Antzokian, apirilaren 17ko arratsalde-iluntzean. Blogs & Beers elkarretaratzea. Deialdia hemen eta baita topaketaren orri ofiziala.

Deialdi honekin bat egiten du Eibar.org elkarteak, Arrateko Amak uste baitu bat-egite honekin bere zaintzapeko blogarion borondatea adierazten duela.

Blogari batzuen artean komentatu izan da kontu hau azken asteotan (duela aste batzuetako eibarnauten afarian ere irten zen gaia), eta Espaloiak, Elgetako Kafe Antzokiak, hartu du ekimena bere gain, bere gunea ere bloga da eta; gainera, Eibar.org elkarte honetatik sortua, Iban Arantzabal Elgetako eibarnauta eta gure zerrendakidearen ekimenez.

Blogs & Beers elkarretaratzeak egiten dituzte munduko blogariek, beren blogosferako kontaktu digitaletatik munduan benetan elkartzera igarotzen direnean. Hortaz, euskaldunon blogosferako lehen Blogs and Beers antolatzeko deia da hau.

Blog euskalduna dugunok, elkar ezagutzeko eta elkarrekin egoteko aukera bat. Ez besterik.

Zabaldu deia, idatzi zuen blogetan, jakinarazi beste blogariei, eta trackback egiteko aukerarik baduzu, hona ere egizue: http://www.espaloia.com/53/tbping

etiketak: blogak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: