Enbidixia txarra dala...
Jakin badakigu inguruko herririk inportantiena Eibar dala. Holaxen izan da beti, eta holaxen izango da gero be. Eta horrek sortzen dittu, bai ba, inguruko herrixetan enbidixak, ondoezak eta tripakomiñak.
Bergarrak gure kontra, mondraguearrak antzera, elgoibartarrak zer esanik ez...
Orainguan danak batu dira gure kontra. Corte Inglesa ipini bihar deskuela, bariantia dakagula, Eibar lehelengo dibisiñora laster... eta eurak ezin ba pozik egon. Jo-ta mapatik be borrau nahi gaittue!
Oindiokan gogoratzen dot orain dala 6-8 urte inguru izandako eztabaidia. Vittorixara doian autopistia egin bihar zala, eta orduan Malzaga-Urbina izena ipini zetsen.
Goguan dakat Jose Mari Kruzeta zanak gogor egin zebala horren kontra. Ia zelan leikian, Eibar agertu biharrian, proiektu eta kartel guztietan Maltzaga agertzia. Irabazi genduan orduko burruka ha (eta orain Eibar-Gasteiz da autopista horren izena), baina badirudi beste bat hasi biharko dogula.
Irudixa juan zan asteko Goienkarittik jaso dogu (2005-02-04).