Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / SUSPENDIDUTA Nafarroa osoa - Navarra plena

SUSPENDIDUTA Nafarroa osoa - Navarra plena

Serafin Basauri 2005/02/16 23:09

OHARRA: Nafarroa aldean edur dexente dagoela eta, bertan behera geratu da gaurko, otsailak 17, programatuta zegoen "Nafarroa osoa - Navarra plena" hitzaldia.

------

Bixar, 17xa, eguena, arrasaldeko 7:30etan, hitzaldixa izango dogu Arrate Kultur Elkartian.

Hizlarixa: ERLANTZ URTASUN historialari naparra
Gaixa: NAFARROA OSOA-NAVARRA PLENA

Elgetako kafe-antzokian emon zeban hitzaldixa bera da hamen emongo dabena. Egon nitzan ni han, eta asko be asko gustau jatan. Egokixa eta presentaziño bikaiñakin. Mapa proiekziño interesantia. Historian zihar emondako "pasiadatxua". Castillanuak, XIII. mendian apurka-apurka juan ziran lurraldiak konkistatzen, bertako jauntxuen laguntziakin, Nafarrua zatittuz; harik eta XV.ian Nafarrua bera konkistau eben arte.

"Nafarroa osoa" da Nabarraldekuak erreibindikatzen dabena, bi konzeptun inguruan daroie euren hitzaldixa:

  • Nafarroa = estatua, batasun politikua
  • Euskal Herria = batasun kulturala.

Sasoi batian, 80. hamarkada hasieran, "Nafarroa, Euskadi da!" manifestaziñuetan orruaka jardun giñanontzat, txokantia be egitten jaku erreibindikaziño hau, baiña errezoia dakela esango neuke. Gaixak merezi dau sakon aztertzia. Historixia ez da Herri izatiaren oiñarri osoa, ezta gitxiagorik be, baiña merezi dau kontuan eukitzia; mereziko ez dau ba!

Nabarraldekuak, "HARIA" izeneko boletiña publikatzen dabe. Gai historikuak asko, baiña baitta gaurkotasunezkuak be, gaztelaniaz gehixenbat, euskaraz, frantsesez eta inglesez be artikulu soltiak badaukazen arren. weborria ikusi gura dabenantzat: http://www.navarra.cn/


etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: