Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Teknologia berriak eta euskara: enpresen ikuspegia Eibarko mintegi ireki batean

Teknologia berriak eta euskara: enpresen ikuspegia Eibarko mintegi ireki batean

Arrateko Ama 2005/01/18 22:40

UEUko Eibarko Markeskuan antolatzen duen Hizkuntza Teknologiak graduondokoan saio osagarri gisa hitzaldiak antolatzen dira urtero. Aurten, lehena, urtarrilaren 21ean, ostiralean, arratsaldeko 4etan, goiburu honekin: TEKNOLOGIA BERRIAK ETA EUSKARA: ENPRESEN IKUSPEGIA.

Gonbidatutako hizlariak:

  • CodeSyntax (Eibarko enpresa): Luistxo Fernandez
  • Adur Software Productions: Joserra Aizpurua
  • ELEKA: Iñaki Aranzabal
  • FAGOR Etxetresna Elektrikoetako Zerbitzu Informatikoetako burua: Juan Manuel Egia

Non: UEUko Ikastetxe nagusian, Markeskoa (Eibar). Noiz: Urtarrilaren 21ean, ostirala, 16:00etan. Sarrera irekia. Hizkuntza-teknologiak funtsezkoak dira Informazioa eta Komunikazioaren Gizartea esaten dugun horretan. Epe ertainean pertsona eta makinen arteko komunikazioa geure hizkuntzan egin ahal izango dugu, ez makinaren hizkuntzan. Izan ere, gaur egun badira zenbait hizkuntza- aplikazio eskuragarri. Hala ere, horrelako sistema gehienak ingeleserako balio dute, ez beste hizkuntzetarako. Beraz, beste hizkuntzek ahalegin handia egin behar dute atzean ez gelditzeko. Are gehiago, euskara bezalako hizkuntza gutxiagotuen kasuan.

Ildo horretatik, hizkuntzaren industria antolatzeko urratsak egin behar dira. Helburu hori lortze aldera, interesgarri deritzogu enpresa edota talde desberdinek egiten dituzten ahaleginak ezagutzeari eta konpartitzeari. Horrezaz gain, ikuspegi akademikoaz aparte, enpresetan egiten den lana ezagutzeko aukera izango dugu.

Mintegion helburua informatikari eta hizkuntzalarien arteko lankidetza sustatzea da. Gaiaren inguruko profesionalak mahai batean biltzen ditugu, beren esperientziak modu dinamikoago batean trukatzeko eta gainontzeko partehartzaileei ere (ikasleak eta kanpotik etorritako interesatuak) gaiaren inguruko eztabaidan parte hartzeko aukera emanez. Mintegia irekia izango da, beraz.

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: