Xabier Mendiguren Elizegi eta Matrallakoren kamiseta metrosexuala
Argazki honek badauka historia...
Eibartarrak zerrendan 40 bat mezu trukatuko ziren igual. Kamiseta polita ikusi ziola Xabier Mendiguren Elizegik eibartar bati (Mitxelo Gorosabel izan ei zen), Matrallako Irrati Librearena. Eta hura eskuratzeko ea zer egin behar zen... truke luze baten ondoren, Matrallakoko batek beste bati pasatu, hark Luistxok, Luistxok Mendigurenen lanera eroan, eta hor dago. Bueltan, dirua Matrallakoraino itzuli behar orain. Baina tira, ikusten denez, merkataritza elektronikoak funtzionatzen du.
M eta L neurrikoak zituen aukeran Mendigurenek. Argazkirako estuegi eta sexyegi ez geratzeko, L aukeratu du. Txarto egina. Ikusi zelako nasaia geratu zaion. Pliege horiekin, bulerrak dituela ematen du!