Blog berria: Josu Luis Irigoien argazkilariarena
Blogari berria daukagu gure artean, Jose Luis Irigoien. Eskaera egin zigun, eta hor dugu, argazki-log batekin animatu da gizona. Eibarren ezaguna da Irigoien, alias Tximiño, CD Eibarreko argazkilaritza sekziokoa eta Udaleko bihargiña.
Fotolog bat gure komunitatean, hor dago:
Gatxizena ondo merezia daukala ere ikusiko duzue argazki honetan.
Berari etaratako argazkiak baino, berak egindakoak politagoak dira, duda barik, Eibarren iratargiari ateratako hau bezala:
Blog sarrera batzuekin jolasean ibili da dagoeneko, eta hor dituzue, baina bere blogean, akaso, aldameneko menuan itsatsi dituen orri finkoagoetan nabigatzea ere merezi du: argazki bilduma tematikoak jarri ditu hor. Bere burua nola aurkezten duen jakiteko, irakurri hau.
Bloga zabaltzearekin batera, Eibar.org elkarteko bazkide ere egin da Tximiño. Ongi etorri, lagun!