Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Julen Gabiria idazleak blog berria

Julen Gabiria idazleak blog berria

Eibar.org 2005/01/02 05:06

Urte berriarekin heldu da Eibar.org blog-komunitateko azkenengo alea: Julen Gabiria (Galdakao, 1973) idazlearen Lagun batek esan dit lagun batek esan diola

"Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan."

Eibar.org elkarteko bazkide ere bihurtu da Julen. Ongi etorri, lagun!

Urte berria blog komunitatean

Bestalde, adi, bloga duzuen eibarnautok. Gure blogen oinarri den produktuak bug bat dauka, urte berriko bug-a dei genieziokeen. Urte jakin batean ez baduzu mezurik kargatzen, aldameneko menuko artxiboen bilduma ezkutatu egiten da. Urteberri egun guztietan gertatuko da hau, harik eta mezu bat kargatzen ez dugun arte urte horretan.

Ez da gure konfigurazioaren errorea, jatorrizko produktuarena baino, baina jakinarazi diegu garatzaileei. Gure adaptazio euskalduna, bere horretan, primeran dabil. Urtearen deklinabide egokiarekin, 2005eko jarriko du aurten egingo ditugun blog artikuluen datak, iazkoetan 2004ko (e barik), eta datorren urtean berriz e barik, 2006ko jarriko duen bezala. Urteen deklinabidea euskaraz kalkulatzeko algoritmo nahiko zehatz bat aplikatzen du programak.

Urte berri on guztioi!

Julenen argazkia: armiarma.com

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: