Hitzaldia: Tenporei gertutik jarraitzen. Bihar (17), barixakua, Pello Zabala Markeskuan
Tenporen zikloari jarraipena emanez, ba, aurrekoaren segidakoa izango litzateke. Alegia, orduan koarta-tenporen historia ikusten abiatu baginen, egunok noiz eta nola sortu ziren eta beste, oraingoan, egun eta data horien zabalkundeari begiratuko diogu: Erromatik kanpora nola joan ziren hedatzen erdiaro inguru haretan.
Eta, noski, aurrekoan egin edo adostu genituen iragarpen edo aurreikuspen haiek aztertuko ditugu, eta neguko koarta-tenpora berezi hauei gertutik begiratu, zeren, aurten, pazkoaldia aurreratua datorrelako, ihauteriak ere halaxe datoz, eta, beraz, tenpora negukoetatik udaberrikoetara, 3 hilabete ez baino, bi bakarrik gelditzen dira...
- Gaia: "Tenporei gertutik jarraitzen"
- Hizlaria: Pello Zabala
- Eguna: abenduaren 17an, ostirala.
- Ordua: 19:00etan.
- Tokia: Markeskua jauregia (Otaola 1, Eibar).