Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / 47. Euskal Jaia Eibarren

47. Euskal Jaia Eibarren

EibarOrg 2012/05/18 09:21
Datorren asteburuan, maiatzaren 25etik 27ra bitartean, Euskal Jaia izango dugu Eibarren. Aurtengoan 47. edizioa izango du 1965ean jaiotako Eibarko Euskal Jaiak. Eibarko Klub Deportiboak antolatzen du eta egitaraua aurkeztu du. Datozen egunotan, hitzaldiak, jolasak, artisau-azokak,... eta dantzak jakina!

MAIATZAK 24, OSTEGUNA: HITZALDIA: SLOWFOOD MUGIMENDUA

  • Arratsaldeko 19:00etan Arrate Kultur elkartean.
  • Hizlaria: Juan Manuel Garmendia (Slowfood Donostia lehendakaria)

MAIATZAK 25, OSTIRALA: KALIAN JOLASEAN

  • Umeentzako eta gurasoendako jolasak.
  • Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Untzaga plazan.
  • Jolasak:
    • Zubiri-zubiri
    • Zapitxoa
    • Gurutzeko txingoa
    • Fruituak, fruituak, kanpora (txingoka)
    • Hilabeteak saltoka (sokasaltoa)
    • Lapikoa (sokasaltoa)
    • Udaleko Euskara sailaren eskutik.
  • KONTZERTUA: Patxi Saiz
  • Gaueko 11etan karpan. Barra ere egongo da.
  • Eibarko Udalaren eskutik

MAIATZAK 26, LARUNBATA GOIZEAN ARTISAU ETA BASERRITARREN AZOKA

10,00etatik 14,00etara Toribio Etxebarria kalean Eibart elkartea eta Eibarko baserritarren eskutik.

Artisauak

  • Kanpokoak:
  • -Felix Larrañaga, Egurra talla
  • -César Alcoz, forja artistikoa
  • -Nuria Viso, bikiniak eta arropak
  • -Carmén, zeramika
  • -Lorratz, grabatu artistikoa
  • -Katxarrismos, luthier
  • -Garbiñe Osa, lore sikuak
  • -Espiral, alanbrea eta jokoak
  • Eibarkoak:
  • -Igor Unanue, egurra talla
  • -Ana Orozko, bitxiak
  • -Eskulan, beira
  • -E-mendi, larrua
  • -Marta Irusta, silarra
  • -Eider Díaz, bitxiak
  • -Jone Perales, larrua, bitxiak
  • -Arrate Espilla, gantxiloa
  • -Jose Luis vivar, egurra talla
  • -Ione Martinez, arropa margotuak
  • -Miren Monasterio, bitxiak
  • -Arrate Bidasoro, aromaterapia
  • -Juncal, osagarri margotuak
  • -Mariasun Fernandez, pertxa margotuak
  • -Enrique Cialceta, egurra talla
  • -Iratxe Unanue, umeentzat arropa margotuak
  • -Nieves Maidagan, berrikuntzak eta panpinak
  • -Debako arte eskola, zeramika eta egurra talla
  • -RAKU, zeramika Udal eskola

 

Baserritarrak:

  • -Gisasola!
  • -Zelai!
  • -Barrundia!
  • -Mandiola!
  • -Mendigoiti!
  • -Gorostixa!
  • -Itturrua!
  • -Sosola

 

MAIATZAK 26, LARUNBATA

  • Goizeko 11:00etatik aurrera Toribio Etxeberrian, gatzatua nola egiten den ikasi nahi dutenentzako tailerra, Sosola baserriko ardi esnearekin eta DEBEMENen eskutik
  • Eguerdiko 12,00etan HERRI-KIROLAK + BERTSOLARIAK

Harrijasotzaileak: Idoia Etxeberria eta Beñat Telleria
Aizkolariak: Aratz eta Ugaitz Mugerza
Bertsolariak: Mikel Arriaga eta Aimar Goenaga

  • 13,00etan ESKOLEN ARTEKO V. HERRI-KIROL LEHIAKETA.

Eskolak: Mogel Isasi, Aldatze, Itzio eta La Salle

  • Goiz osoan zehar TALO POSTUA. A.E.K.ren eskutik. Dena Toribio Etxebarria kalean.
  • ARRATSALDEAN: Bertso-triki herri parranda.Trikitilariak eta Hankamotxak bertso eskolako bertsolariekin batera, Eibarko kaleetan zehar trikitixa eta bertsoz osatutako parranda herrikoiaz gozatzeko aukera paregabea. Arratsaldeko 18:30etatik Untzagako karpatik Hankamotxak bertso-eskola eta Eibarko trikitilarien eskutik.

 

KANTU AFARIA

Gaueko 22,00etan Kantu afaria Untzagako karpan.
23,00etan KANTUAK + ERROMERIA Jainaga eta Narbaizarekin (karpan)
Sarrerak:14 eta 20 €
Maiatzaren 4tik 20ra sarrerak salgai Deporren.

MAIATZAREN 27, IGANDEA

  • 12,00etan EUSKAL JAIKO KALEJIRA Urkizutik Untzagaraino: Ezpalak jaialdiko

talde guztiak, gaiteroak, joaldunak eta Eibarko, Musika Eskolako eta Jainagaren
eskolako trikitilariak.

  • 12:30etan Ezpalak, Zinta dantzak nazioarteko jaialdia Untzaga Plazan.* Euskal

Herriko eta atzerriko dantza erakustaldia:
-La Victoria de Acentejo-ko folklore taldea (Tenerife)
-L ́ArboÇ-eko ball de gitanes (Tarragona)
-Cortes-eko udal paloteaoaren taldea (Nafarroa)
-Eltziego-ko dantzariak
-Eibarko Kezka dantza taldea.

  • 14,30etan HERRI BAZKARIA Untzagako karpan.
    Sarrerak:14! eta 20!
    Maiatzaren 4tik 20ra sarrerak salgai Deporren.
  • 17,00: ERROMERIA Untzaga plazan Patxi eta konpania taldearekin.
  • 19,00: LARRAIN- DANTZA popularra Untzaga plazan.
  • 20,00: LARRAIN- DANTZA popularra DEPORTIBO parean.

 

Oharra: Euria egingo balu, Ezpalak jaialdia eta arratsaldeko ekitaldiak, Untzagako
karpan izango lirateke.

IGANDEAN DENOK BASERRITAR JANTZITA!!!!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: