Ongi etorri, e-gor
Arrateko_Ama
2004/12/03 19:18
Blog berria dago Eibarko Komunitatean. Ongi etorria eman behar diogu Igor Leturia e-Gor lagunari blogosfera euskaldunera.
Mondrautarra da Leturia, informatikaria Elhuyar Fundazioan, eta informatikaz eta komikiez jardungo du bere blogean.
Nobedadeak ere izan dira beste blog pare batean. Erral-ek eta Luistxok publizitatea sartu dute, Google Adsense teknologia erabiliz. Jokaldia ulertzeko azalpen batzuk eman ditu Luistxok.