Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Toribio Etxebarria sariketa

Toribio Etxebarria sariketa

Asier Sarasua 2004/11/26 19:36

Eibarko Portaleako Kultur Etxeko areto nagusian banatu ziren atzo (azaroak 25) XV. Toribio Echeverria sariak. Sari horiek, Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoa Berrilanek antolatzen dituzte.

Atzoko ekitaldian, besteak beste, Ana Agirre Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua; Joaquin Villa Berrikuntzarako diputatua; Iñaki Arriola Eibarko alkatea, eta Jose Ramon Guridi Bic Gipuzkoa Berrilaneko arduraduna joan ziren.

Sormen eta eraberrikuntza teknologikoko Toribio Echevarria sariek 100.000 euro baino gehiago banatzen dituzte saritan. Aurtengoa XV.edizioa da eta guztira 29 proiektu aurkeztu dituzte lehiaketara.

Sariak bi ataletan banatzen dira: Sormena eta eraberrikuntza teknologikoa enpresan eta enpresa asmoak. Sormena eta eraberrikuntza teknologikoaren atalean, lehen saria Dataloggerri eman diote, bigarrena Goialderi, eta sari teknologikoa, aldiz, Mirakontari.

Enpresa asmoen atalean, lehen saria Ikude Telemedi eman diote, eta bigarrena eta sari teknologikoa, aldiz, Innovaeri.

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: