Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eibarko Pintxo Txapelketa

Eibarko Pintxo Txapelketa

Arrate Kultur Elkartea 2004/11/22 05:12

Azaroaren 24rako Eibarko I Pintxo Txapelketa antolatu du Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udala eta Eibarko ostalaritza sektorearen laguntzarekin.

Eibarren pintxoak egiten dituzten 64 taberna gonbidatu ditugu eta gaur arte 21 tabernak eman dute izena, hirutik bat. Ez dago batere txarto!

Dena den parte hartzeko epea irekita dago, datorren astelenerarte (azaroak 22). Animatu!!

Epaimahia hiru pertsonak osatuko dute:

  • Ion Odriozola Krabelin jatetxekoa
  • Vicente Belda, aski ezaguna Eibarko ostalaritzan. Jazzman taberna, Pintxo taberna, eta beste hamaika ekimen sortu dituena
  • Unai Magunazelaia. Sukaldaria eta sukaldaritza eskolako irakaslea.

Izena eman duten tabernak honako hauek dira: Unbe, Big Ben, Xania, Borda, Caserio, O'Hara, Birginape, Deportiboko taberna, Portalea taberna, Chalcha, Kultu taberna, Bossa, Koskor, Tupi Azpi, Txoko , Aginaspi, Ambigu, Aterpe, Ego Gain, Ibai Ondo, eta Trinkete.

Azaroaren 24an parte hartzen duten tabernak Eibartar eta bisitari guztientzat lehiaketan aurkezten dituzten pintxoak izango dituzte dastagarri!!

etiketak: blogak, zerrendakoak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: