Elgetako Espaloia (kafe antzoki berria) eta bere logoa
Eibartik gora, Elgetan, Espaloia kafe antzokia zabaltzen da sanjuan hauetan.
Eibartarrak zerrendan batek komentatu duenez, logotipoak "Realaren kamiseta berriaren" traza dauka...
Eta, hara!, beste eibarnauta batek egindako logotipoa ei da, Maite Rementeriaren lana. Honela azaltzen du prozesu kreatiboa:
E!!! te te te, logo hori Atletiko kamisetia baino askoz lehenagokua da. Izenaren jatorrixa edo zergatiari buruzko azalpenak Ibanek emango ditu baina logua aspaldi egin neban nik. Izango da urtebete edo gehiago.
Azalpen txiki bat ere eman genion bere garaian. "Pertsona" edo "e" bat da mantxa hori. Espaloiaren "e" batetik eta baita dantzan edo jarrita dagoen pertsona bat ere. Bi helburu horiek bete nahi bait ditut Espaloiak hain zuzen: jarrita gustora egoteko toki bat baina baita gorputza astintzeko toki bat ere. Jateko toki bat, kafe bat gustora hartzeko tokia, zinea ikusteko tokia, musika goxoa disfrutatzeko tokia, baina baita noizean behin kontzertu bat edo besterekin edota jai berezi batekin dantza egin eta parrandarako tokia.
Bueno baina marketing arduraduna beste bat da.