Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eibartarrak zerrendako 10.000. mezua

Eibartarrak zerrendako 10.000. mezua

'Eibartarrak' posta-zerrenda 2004/11/10 15:41

Eibartarrak posta-zerrenda sortu zala 6 urte bete dira (1998an sortu zan), eta honezkero 10.000 mezu banatu dira.

Atzo izan zen 10.000. mezua Eibartarrak zerrendan: Asier Sarasuari dagokio ohorea

Bueno, seguro ez dela hamar milagarrena zehatz, tartean galerak eta errepikaketa batzuk badaude, eta zehatz zehatz ezin esan. Baina artxiboaren numerazioari dagokionez, hori da marka: 1998tik hasi ginenetik...

Hala ere, gure lehen mezua, 1998ko hura, 416. zenbakiarekin dago. Ez dago ordea, ezertxo ere, horren aurretik.

Hortaz, 10.000 mezuaren saria nori ematen diogu? Asierri ala 10416.a idazten duenari?

Blog erako interfaze berriak, atzera begiratzeko aukera ematen digu. Zertan geniharduen duela bost urte? Honetaz.

Web helbide honetako azken aldagaia, day horren ondokoa, data da, 1999 urtea, 11 hilabetea (azaroa), 10 eguna. Beste edozein egunekin berdin egin leike.

Eibartarrak zerrendako artxiboa sarean daukagu, ia osorik. Ez dago erabat ordenatua eta bilagarri, oraingoz, baina hobetzen joango da.

Ikusi, aurrerapen gisa, nola mezuen artxiboak blog erako itxuran ere irakurri daitezkeen.

Beta fasean dago hori, baina, jakin dugunez, Arrateko Amak badihardu hori txukuntzeko eta euskaratzeko ahaleginetan.

etiketak: zerrendakoak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: