Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Kokein talde eibartarraren diska berria

Kokein talde eibartarraren diska berria

Eibar.Org 2004/11/05 02:19

Lehenago be aittatu dogu gure zerrenda honetan "Kokein" talde eibartarrak disko barrixa etara bihar zebala. Kalian dago honezkero lana. Hamen ezkerretara boskotian erretratua, tartian Eibartarrak zerrendako Jatsu.

Hamentxe sarian urten daben erreferentzia batzuk:

  • Bere bigarren lana kaleratu du Kokeinek: Lotuta egon arren Berria
  • Kokein taldeak lan indartsu eta bizia aurkeztu du Gara
  • El grupo eibarrés Kokein presenta su segundo disco El Diario Vasco

Hamentxe Gaztelupeko Hotsak disketxearen webgunean agertu dan albistia.

Kokein. Talde baten indarra.

Eibarko taldea –aurten boskotea bihurtuta- ekainean hasi zen grabaketa berria lantzen eta urrian bukatu zuten euren lehen disko luzearen grabaketa.Bertan hamaika kantu jasotzen dira, denak taldekideek konposatutakoak. Oraingoan ere Rafa Rueda musikariaren laguntza izan dute ekoizpen arduretarako eta grabatzeko orduan Xanpe Piltko partaideren kolaborazio garrantzitsua. Diskoa azaroaren 3an aurkeztu da Bilbon.


Honezkero hasiak dira zuzeneko kontzertuetan. Lotuta egon arren da disko berriaren izenburua eta bertan Haimar Olaskoagak eta Iñaki Beraetxek egindako bideoklipa ikus daiteke.

Kokeinek 2002ko gabonetan kaleratu zuen maxiarekin eman zuen bere burua ezagutzera. Hartatik, gaur egun agortuta dauden 2000 kopia egin ziren eta bi urte hauetan Euskal Herriko txoko haundi eta txiki ugari ezagutu izan dituzte zuzenean jotzen.

Aste honetako ostiralean -hilak 5- arituko dira zuzenean Donostian, Altza auzoko Casares kulturetxean, Split 77 taldearekin batera. Hauek ere Mentura izeneko diskoa aurkeztuko dute.

Argazkiak: Enrique Laborda.

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: