Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Gure blogetako softwarea; libre, doan eta euskaraturik

Gure blogetako softwarea; libre, doan eta euskaraturik

Arrateko_Ama 2004/10/26 23:06

CodeSyntax enpresak iragarri du Eibar.org gune honetako hezurdura osatzen duen softwarea, Coreblog delakoa, euskaraturiko bertsioan kaleratu duela, 1.0 bertsio egonkorrera egokitua. Blogak egiteko tresna da Coreblog eta Zope aplikazioaren gainean dabil. Japonian sortu zen duela urte pare bat tresna hau, eta euskarazko lehen agerpenak Eibar.org gune honetan egin ditu tresna honek, aurtengo ekain amaieran.

Gainera, Coreblog-en jatorrizko diseinu zurruna gaindituz (adibideak: bat , bi ) CSS estilo moldagarrietara egokituta dago euskarazko azal hau, Eibarko blog komunitatean dagoen itxura aniztasunean ikus daitekeenez. Gainerako hizkuntzetara egokitzeko moduan prestatu da, gainera, eta gaztelaniazko bertsioa ere prestatu da.

Eta, beharbada inportanteena, eguneroko jardunean gaitasuna eta moldagarritasuna erakutsi du Coreblog euskaratuak, Eibar.org elkarte honek martxan jarri duen blog komunitateak software hau darabil udatik hona, eta esperientzia polita gertatu da honenbestez.

Domeinu horretako abidideez gain, Elgetako Espaloia Kafe Antzokiak ere azpiegitura hau darabil: Espaloia.com

Lokalizazio lan honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du, teknologia berrietarako 2004. urteko deialdian. Software librea eta doakoa da Coreblog. Eta haren gainean egindakoa ere hala banatzen dugu. Beste blog komunitate batzuk sortuko balira, hainbat hobe! eta haietan garatzen dihardutenek are berritasun gehiago gehitzen badizkiote tresnari, eta berritasunak ere publiko egin, guretzat ere hobeto.

Ez dio baliorik kentzen ez produktuari, ezta Eibar.org-eko blog komunitateari, ez Codesyntaxi garatzaile gisa, beste batzuek ere halakoak sortzeko aukera izatea. Klon gehiago sortzen bada, produktua eta emaitza indartzeko balioko du, izatekotan!

Eibar.org-eko blogak apur bat egokituta daude. Adibidez, Dantzing, Oier Araolazarena...

Baina, berez, produktua instalatuz gero, itxura hau hartzen dute prestatu ditugun demoek:

Produktua eskuratzeko, eta instalazio instrukzioetarako, hemen dago informazioa

Ingelesezko informazioa ere banatzen du CodeSyntax-ek kontu honetaz, hemen

etiketak: blogak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: