Blogetako Kontseilu Editoriala
Uztailean blogak martxan jarri genituenetik, batzuek abiada hartu dute, eta beste batzuk isilik edo. Normala.
Gainera, eskaera batzuk ere izan dira bloga sortu nahi duten beste pertsona batzuena. Adibidez, eskaera bat Eslovakiatik.
Eskaera horien inguruan eta beste kontu batzuk tratatzeko, uztailean antolatu zen ikastaro hartan, erabaki zen Kontseilu Editorial bat osatuko zela Eibar.org elkartearen izenean blogen jarduna gainbegiratzeko. Pertsona batzuen artean berba egin ostean, eta irizpideak bateraturik eta finkaturik, Kontseilu hori martxan dago. Hona hemen bere irizpideak eta funtzionamendu arauak.
Kontseiluarekin kontaktatzeko, idatzi eibar a bildua eibar.org helbidera.