Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / 29 proiektu aurkeztu dira Toribio Etxebarria sariketara

29 proiektu aurkeztu dira Toribio Etxebarria sariketara

Asier Sarasua 2004/10/22 15:08

Eibarko udalak urtero antolatzen dituen "Sormen teknologikoko Toribio Etxebarria" sarietara 29 proiektu aurkeztu dira aurtengoan. Hogei Enpresa Asmoak sailera eta bederatzi Sormen eta eraberrikuntza teknologikoa enpresan izenera aurkeztu dira.

Hamabosgarren edizio bete dute aurten Toribio Echevarria sariek. Sarien helburua, berrikuntza, sortzeko ahalmena, sormena, enpresen garapena eta, bereziki, berrikuntza teknologikoa bultzatzea da. Euskal Herrian dagoen sariketarik garrantzitsuena da.

Sari hauetara aurkeztutako proiektu eta ideiak, batez ere, berrikuntzarekin eta informazio eta komunikazio teknologia berrietan oinarritutako aplikazioekin dute zerikusia. Halaber, gestio enpresarialean aplikatzeko teknologia berriak, biomedikuntza, telemedikuntza, robotika, eta aeronautikarekin erlazionatutako produktu berriekin zerikusia duten lanak aurkeztu dira.

Sari-banaketa azaroaren 25ean egingo da Eibarko Portalea eraikuntzan, 18:00etatik aurrera. Guztira, 100.000 euro baino gehiago banatuko dituzte saritan.

Sari-banaketan Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Jose Juan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusia, eta Euskal Herriko enpresa munduko beste hainbat ordezkarik hartuko dute parte.

Informazio gehiago hemen:


etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: