Juan San Martin herriko seme kuttun izendatzearen alde
Arrateko_Ama
2004/10/20 16:56

Ekimen bat martxan jarri omen da herrian, Juan San Martin herriko seme kuttun izendatzearen alde. Horretarako, garrantzitsua da hainbat sinadura biltzea, eta Pegoran egin daiteke sinadura ematea. (kanpokoentzat: Pegora da Udaleko lehiatila bakarra, tramite guztiak egiteko bulegoa).
Orduan, laburtuz: Juan San Martin herriko seme kuttun izendatzearen aldeko guztiok, joan zaitezte Pegorara eta zuen sinadura eman mesedez.
Iluntzeko 8ak arte zabalik egoten da Pegora, ostiralak ezik (oker ez banago)

Albistegiaren RSS jarioa