Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Urriko gida kulturala

Urriko gida kulturala

Asier Sarasua 2004/10/01 22:02

Hilero moduan, Ego Ibarra udal batzordian webgunian hile hontako ekitaldi kulturala kontsultatzeko aukeria daukagu.

Ekitaldixen diptikua be jaitsi leike, PDF formatuan.

Hasteko, datorren astian bertan, ekitaldi interesgarri bi:

Gema Floridoren aurkezpena
Urriaren 7an, goizeko 11,30ean eta Debegesan, Gema Florido geografa eibartarrak egindako ikerketa-lana aurkeztuko da. Lanaren izenburua honako hau da: "Debabarrena eskualdeko nekazaritzako ondarea, paisaia eta lurraldea".

Liberalismoa Eibarren XIX. Mendean
2002ko Juan San Martin ikerketa-bekaren emaitza. Gotzon Iparragirre irakasleak Liberalismoa Eibarren XIX. Mendean izeneko hitzaldi interesgarria eskainiko du. Eibarko Portalea Kultura Etxean, Urriaren 5ean, arratsaldeko 19,30etan.

Ego Ibarra batzordiak Eibarko ondare historikoa aztertzen dau.

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: