Komunitate honetako blog bat, Donostiako Zinemaldian akreditatua
Sustatu.com weblog kolektibo serioaren eta Egunen harian blog pertsonalaren arteko akordioaren ondorioz, Xabier Mendiguren Elizegi bietarako berri-emaile ibiliko da 2004ko Donostiako Zinemaldian.
Lotsa gutxi eta ausardia dexente behar du zinemarekin lotura zuzenik gabeko batek, bat-batean zinemaldi handi bateko kritikari bihurtzeko. Baina tira: zinemaldiko epaimahaiaren burua idazle ospetsu bat baldin bada, idazle apal batek izango du bere iritzitxoak emateko aukera, ezta?
Hala azaltzen du albistea XMEk.
Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editore beasaindar ezaguna da. Eibartarrak zerrendak erakarri zuen bere interesa, eta izena eman zuen. Ondoren, Eibar.org elkarteko bazkide egin zen, eta orain bloga duen eibarnauta peto-petoa da. Zera da koxka: eskaintza bat egin zion Sustaturi Xabierrek abuztuan, akreditazio ofiziala lortuz gero, Sustaturako idatziko zituela bere zine kritikak edo kronikak. Goienak, Sustaturen adar editorialak, akreditazio hori bideratu, eta hara, hantxe izango da Mendigreen, Vargas Llosarekin-eta.
Sustatun gabiltzan beste batzuek eskatu genion Xabierri lana lortuz gero, leku bitan pegatzeko, eta hortaz, bere blog-ean ere agertuko da, Egunen Harian delakoan, Eibarnauton "blog komunitateko"/blogak haren bazterrean.
Orain datu baten atzetik gabiltza. Zenbat medio daude akreditatuta Zinemaldian, eta zein motakoak? Hau da:
37 telebista
4 prentsa agentzia
42 egunkari
23 aldizkari
eta...
BLOG BAT eta BAKARRA (bueno, blogger bat, Eibarko eta Sustatuko mezu dobleekin).
Bueno, esperantza daukagu blogger bakarra egongo dela akreditatuta... Gure XME eta bere XML-a...