Juan San Martin ikerketa beka
Asier Sarasua
2004/09/07 21:57
Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deia egiten du. Edizio honetako lan esparruak literatura eta kazetaritza dira. Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2004ko irailaren 9tik urriaren 10era arte egongo da zabalik, biak barne.
Informazio gehiago Sustatun.
Juan San Martinen bizitza eta lana, Ego Ibarraren webgunean.