Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / UEUren eskaintza 2004-2005 ikasturterako

UEUren eskaintza 2004-2005 ikasturterako

Asier Sarasua 2004/09/06 17:06

UEUtik informazio hau jaso dugu. 2004-2005 ikasturterako UEUk antolatu dituen graduondoko ikasketen inguruko informazio piska bat.

Ikastaroak

Hiru ikasketa antolatzen ditu:

  • Hizkuntzen prozesamendua eta teknologiak (HIZTEK masterra eta Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua doktorego-programa.
  • Estatistika eta konputazioa espezialista ikastaroa
  • Euskal Herria XXI doktorego-programa

Ordutegia

Ordutegia zure lanarekin koordinatzeko erreztasuna:

  • HIZTEK eta Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua: astean bi lanegunetan: 16:00-19:00
  • Estatistika eta konputazioa: astean bi egun: asteazken eta larunbatetan (noizean behin astelehen edo asteazken batean) 17:00-20:00 eta 9:00-13:00 (adi! eskuorrian ez dira egunak adierazten!!)
  • Euskal Herria XXI: astean 2-3 aldiz gehienez. Ordutegia eta egutegia moldatzeko aukera.

Ikastaro praktikoak

Ikastaroek izaera praktikoa dute.

  • HIZTEK eta Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua: Zure intereseko gaia bukaerako proiektuan jorratzeko aukera
  • Estatistika eta konputazioa: Zure datuekin lan egiteko prestatua
  • Euskal Herria XXI: gehien interesatzen zaizun ikerlerroa jorratzeko aukera

Titulazio bikoitza:

  • EHUk espezialista edo master Berezko Titulua
  • UEUk ikastaroaren ziurtagiria

Izen ematea

  • Irailaren 15era arte:HIZTEK eta Estatistika eta konputazioa graduondokoetan
  • Irailaren 30era arte: Doktorego programetan.

Informazio gehiago UEUren webgunean.
e-posta: titulazioak@ueu.org
943 821426

etiketak: kultura
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: