Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / 2011ko aratustiak gaur amaittuko dira

2011ko aratustiak gaur amaittuko dira

EibarOrg 2011/03/08 12:50
Gaur gabian amaittuko dira aurtengo aratustiak eta garizumia hasiko jaku. Urte ederra izan da: egualdi politta, ekitaldi ederrak, parte-hartze haundixa, urteurrenak...

Gaur gabian amaittuko dira 2011ko aratustiak Eibarren. Azken urtiotako ekitaldi beretsuak izan doguz aurten be, baina egualdi hobiakin eta parte-hartze haundixaguakin.

Joan zan zapatuan, otsailak 26, koko-eskia eta koko-dantzak izan ziran Eibarko basarrixetan (Otaola-Kiñarraga auzuan). Kezka dantza taldekuak barriro urten zeben, oin dala 4 urte hasittako "ohitturia" jarraittuta. Politta izaten da eta urterik urte indarra hartzen jarraitzen dau. Argazki batzuk flickrren (bat eta bi) eta bideua Dantzan.com webgunian. Aurten

Hurrengo, Eguen Zuri egunian, umien eta eskolen txandia izan zan. Euririk ez eta kaliak koko-jantziz beteta. Urtero bezain koloretsu. Hamentxe argazki gitxi batzuk.

Barixakuan, eta 20. urtez, Kaldereruak ikusi genduzen Eibarren. Beherago bideua. Hor be parte-hartze haundixa, gero eta haundixagua. Eta asteburuan, berriz be bazkarixak, kuadrillak eta abarrak.

Orain dala urte batzuetako beherakadian ostian, azkenaldixan berriz hasi da berpizten Aratustietako girua gure herrixan. Untzagan ipintzen daben karpiak be laguntzen dau aterpia emoten eta girua berotzen.

Bixartik aurrera garizumako baraualdixa. Baina datorren urtian gehixago eta hobeto!

 

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: