San Andres kaletik Legarrerako igoeria urtebetez itxitta
eibarOrg
2007/10/24 16:40
Corte Ingleseko lanak dirala eta, San Andres pasealekutik Legarrera igotzeko bidia itxitta egongo da urtebetez.
Bixar itxiko dabe kalia eta halaxe egongo da, ondo bidian, datorren urteko udazkenera arte. Eibartik Legarrera edo Arratera juateko, aurrera jarraittu biharko da, Torrekua anbulatorixua eta Alfa barrixa igaro, Kantoira itzuli, eta handik behera juan Legarrerutz.