Datorren zapatuan Sagardau Eguna Eibarren
EibarOrg
2007/10/03 15:30
Datorren zapatuan, urriak 6, Sagardau Eguna izango dogu Eibarren. Udazkenarekin batera, urtero moduan, ...eta kitto elkartiak sagardaua ipiniko dau Untzagan. XVI. ekitaldixa da.
Aurten 10 sagardaugile egongo dira: Isastegi, Bereziartua, Gartziategi, Larrarte, Larre-Gain, Rezola, Oialume-Zar, Rufino, Otsua Enea eta Zelaia.
Edalontzixa erosi, eta nahi adina sagardau edateko aukeria daukagu. Gaztai eta txorixo pintxuak be egongo dira salgai.
Jaialdixa arratsaldeko 7etan hasiko da Untzaga plazan.

Albistegiaren RSS jarioa