Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Erreala eta Eibar ez daude maila berdinean Berriarentzat

Erreala eta Eibar ez daude maila berdinean Berriarentzat

Eneko 2007/09/03 16:50

Eneko Astigarragak ondorengo mezua bidali du Eibartarrak zerrendara

----------------------

Astean aipatutakoa, atzo Eibar - Errala. Partida Eibarren zen eta gaur periodikoa erosi eta Berrian partiduko kronikaren titularra hauxe: Puntuekin pozik, jokoarekin ez.

Harrituta ni, puntuekin pozik? zein puntukin geratu zen pozik Eibar?

Esan bezala, Errala eta Alaves liga berdinean egonda, Berrian, Garan edo Deian kasu gutxi egiten diote normalean Eibarri, baina gutxienez Garak eta Deiak Eibarren sinatzen dituzte kronikak. Berriak ezta hori ere. Eibarren jokatu eta "Karmele Garmendia. Donostia" sinatzen du. Bien.

Begiratu dut ondo ea beste kronikarik zegoen "Joko ona, baina punturik ez" edo "Etxean galdu zuen Eibarrek atzo" edo horrelako zerbait esango zuena eta, kasualitatez edo, Eibarren sinatuta: baina ez, bai zera: "Puntuekin pozik, jokoarekin ez".

Gero Madrid edo Bilbon izango dira zentralistak.

etiketak: zerrendakoak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: