Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eibarrerako telebisten lizentziak banatu dittu Jaurlaritzak

Eibarrerako telebisten lizentziak banatu dittu Jaurlaritzak

EibarOrg 2007/07/18 20:31

Eusko Jaurlaritzak lekuko telebisten lizentziak banatzeko lehiaketa kaleratu zuen orain dela hilabete batzuk. Euskal Herria 15 barrutitan banatu, eta bakoitzean 4 lizentzia banatu ditu. Gaur kaleratu da banaketa, eta Eibarren eskatutako guztiek jaso dute lizentzia, tartean, Hamaika telebista. Euskara hutsezko katea bat ziurtatu da.

Hauek dira lizentziadunak:

Onartutako lau proiektuen artean hiru talde handi daude: Prisa-Localia, KTB-Vocento-PuntoTV, eta Grupo de Medios Audiovisuales de Gipuzkoa. Laugarrena, Arno Ikusentzunezkoak, eskualdeko euskara elkarteak (gehienbat Eibarko ...eta kitto! eta Elgoibarko Izarra), eta Hamaika Telebista enpresaren artean hitzartutako proiektua da.

Guztira, EAErako 89 eskaera aurkeztu ziren eta hasiera batean 81 onartu zituzten. Azkenean 57 lizentzia eman dituzte.

Hamaikak eta Vocentok eskatutako lizentzia guztiak jaso dituzte (15 eta 12). Euskaltelek eta COPEk, ostera, ez dute lizentziarik lortu (6 eta 4 eskatu zituzten).

Informazio gehiago Sustatun eta Berrian.


etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: