Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Hauteskunde emaitzak Eibarren

Hauteskunde emaitzak Eibarren

Eibar.Org 2007/05/28 17:36

Udal hauteskundeak 2007 Eibar

Atzoko emaitzak:

PSE 6048 %48,1 (11 zinegotzi)
EAJ-PNV 2790 %22,19 (5 zinegotzi)
EB-Aralar 1334 %10,61 (2 zinegotzi) (+1)
EA 1162 %9,24 (2 zinegotzi)
PP 1043 %8,29 (zinegotzi 1) (-1)

Baliogabetuak: 1.775 %12,37 (3 zinegotzi lirateke)
Zuriak: 197 %1,37
Abstentzioa: %38,99

------------

Orain dela lau urte gertatu zen bezala, oraingo hauteskundeetan eibartarrek hautatutako aukera politiko guztiek ez dute izango ordezkaritza Udalean. Eibarko herrira mugatutako gaia izan ez arren, arazoa konpondu barik denbora luzeegia daramagu.

Ulergaitza egiten zaidan Alderdien Legearen ondorioz kilometro gutxitara dugun Elgeta, Soraluze, Bergara edo Markinan baliozkoak diren alderdien zerrendak eta bozkak, baliogabetu egin dituzte Eibarren.

Egin beharreko gogoeta guztiak egin eta gero, ez dirudi hauteskundeok interes handirik sortarazi dutenik eta abstenzioa irabazlea izan dugu: %37,8koa izan da, orain dela lau urte baino 10 puntu gehiago.

Pare bat berrikuntza nabarmen izan ditugu Eibarren: EAJ eta EA bakoitza bere aldetik aurkeztu direla eta, aldiz, Ezker Batuak eta Aralarrek indarrak batu eta koalizioan aurketea erabaki dutela.

Hala ere, ez dugu izan aldaketa handirik Udaleko eserlekuen banaketan. Badirudi, aldaketa bakarra PPk zinegotzia galtzea eta EB-Aralarrek bat irabaztea dela.

Eibarko PSE-EEko zerrendak ez du izan beste toki batzuetan izan duen gorakada, Foru Aldundirako hauteskundeetan esate baterako. Ez dago argi portzentai altuetatik abiatzen zelako edo boterean hainbeste urte izateak eragiten duen desgasteagatik, baina 1.700 boto gutxiago jaso arren, errez eutsi die herritarren bozken portzentaiei.

Zazpi zinegotzirekin eskuratu zuen alkatetza PSEk, bederatzira igo zen gero eta hamaika zinegotzirekin gehiengo osoa erdiestera ailegatu izan da. Hogei urte bete ditu PSEk Eibarko alkatetzan eta, egia esan, zerrenda buru berak segitzen badu, zail samarra da alkatetzarako alternatibarik aurreikustea.

EAJ-k eta EAk elkartuta lortzen zituzten zinegotzi berdin-berdinak erdietsi dituzte oraingoan bananduta, 7 eserleku Udal batzar aretoan. EAJ-k 5 zinegotzi eskuratu ditu eta Eusko Elkartasunak 2 eserleku. 1996 urtean, EAJ eta EA bananduta joan ziren azken urtean lortu zituztenak.

Bestalde, Ezker Batuak zinegotzi bat gehiago lortu du Aralarrekin koalizioan joatean, baina alderdi gehienek bezala, boto kopurua txikiago izan du aurreko hauteskundeekin konparatuz. Azken hauteskundeen joerari jarraituz, PP-k botoak galtzen jarraitzen du. Baliogabeko botoen kopuruak, aurreko hauteskundeetan bezala, lehengo portzentaiari eutsi dio eta %10aren inguruan geratu da.

Beraz, Eibarren ez da izango aldaketa handirik eta Arriolak ez du izango arazorik alkatetzan hogei urte betzeko.

Foru Aldundirako hauteskudeetan, aurreko urteetan ez bezala, PSE-EEk irabazi du Eibarren eta baita Gipuzkoa osoan ere, 16na diputatu lortu arren, 5 bat mila boto gehiago atera baititu.

Ez da errazegia aurreikusten Foru Aldundiko Gobernua osatzeko bidea, aukera bat baino gehiago dagoelako: Jaurlaritzaren antzera EAJ, EA eta EB-Aralarren arteko akordioa, EAJ eta PSE-en artekoa edo, agian, EAJ Aldundiko gobernutik kanpo utzi dezakeen koalizioren bat. Hurrengo egunetan hasiko dira negoziazio eta sukalde lanak.

Eneko Astigarraga

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: