Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Korrika heldu da!

Korrika heldu da!

Josu 2007/03/22 16:54

www.blogak.com/josu/korrika

Inoiz ez dut ikusi obrerorik lanean orain ikusten ari naizen larritasun mailan. Harrituta naukate Coliseoko langileek. Azken hiru urteotan logelatik jarraitu ditut obrak eta denetarik ikusi dut. Barrutik hutsik zegoenean bi langile baino ez egotea, adibidez. Orain, kanpoan, jende piloa ikus dezaket: bost igeltsero espaloi zati bat presaka konpontzen (zelako garboa duten, sekula ikusi ez dudana), bi tipo igeltseroak kontrolatzen, bi Udaltzain (lehen aldiz ikusten dut etxe parean bi udaltzain 2 minutu baino gehiagoz, baina horretarako beste bi etorri dira eta hau idatzi dudanean lau Udaltzain daude, hortaz), Udal Brigadakoa dirudien tipo bat, 7 tipo (Coliseoaren atzean daude eta gehiago ezin dut ikusi) buzo naranja bat jantzirik, beste 5 dena superbisatzen, beste bat traktore txiki bat gidatzen, 2 furgoneta dadude eta horietako batetik beste 4 pertsona karga eta deskarga lanak egiten. Errementari-itxura duen beste bat agertu da. Merkatu Plaza atzean beste pare bat igeltsero ere badaude. Arkitetua eta beste tipo bat ere hasi dira hortik pasiatzen.

Ah! Tartean orain ikus dezakedan emakume bakarra Udaltzain bat da.

Lanak egin ahal izateko elurra kentzen ari dira, mangera batez. A ze nolako erritmoa!! Eta horrela behar du izan, bihar estreinatzea erabaki badute... egia esan ez dut ulertzen nola ibili daitezkeen horrela inaugurazio bezperan. Nahi dutenean badakizkite gauzak azkar egiten! Barrutik ikusteko aukerarik ez dut izan 2005eko abendutik, eta hortaz ez dakit zelan dagoen, ea norbaitek botatzen duen hona zeozer. Kanpotik behintzat justu-xamar ibiliko dira. Zementoak 24 ordu behar izaten dituela daukat entzunda, eta daukagun eguraldia eukita ez dakit nahikoa izango ote den. Tira, arduradunek kalkuluak eginda eukiko dituzte biharko den-dena prest izateko, baina hainbeste urte itxaron ondoren itxarongo genituen egun batzuk gehiago!! Ah, agian Ministrak ezin zuen? Bapo. Hala bada, ba oso ondo, ez naiz larrituko, bihar pase VIPa behar da eta ez nik ezta Ustekabek ez dakagu halakorik. Hortaz, gaitzerdi. Coliseoko langileak AHTa baino azkarrago dabiz, ez dakit hori naturaren kontra ote doan, baina nere irakasle izandako G.J.Palaziok esango zeban moduan: Uxala beti horrela balitz!

Korrika igandean helduko da Eibarrera. Coliseoa bihar helduko da, korrika, Eibarrera.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: