Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eibarko Arragueta kalea

Eibarko Arragueta kalea

EibarOrg 2007/02/16 19:29

Gaurko Berrian Julian Fernandez Goikoetxea eibartarraren gutuna dator.

Lotura zuzena ezin eman eta hemen kopiatzen dugu.

------------------

Eibarko Arragueta kalea

Arragueta kalea Eibarko zaharrenetakoa da; 300 urtetik gorako etxeak daude gaur egun bertan. Kale horretan kokatu zen Eibarko lehen industria gunea: lehen sutegiak, arma fabrikak..., asken finean, Eibar gaur egun dena egin zutenak. Eibarrentzat luxua den ondare historiko-kulturala.

Eibarko Udalak ondare horren inguruan interes gutxi agertu du. Horren adibide garbia dira Muzategi, Txirio kale, Isasi, Urkikurutzeta eta abarretan egiten diharduten lanak; gure iragana induskatzeko makinarekin apurtuz.

Hirigintza Plan Nagusiak «Arragueta 9-11-13-15-17-19-21» Betearazte Unitatea jasotzen du, alegia, hori guztia bota eta bloke berria eraikitzea. Eta hori aurrera eramateko jabetzaren %50 batzea nahikoa da. Bertako jabeok gure blokearen etorkizuna ez ezik, kale osoarena, eta auzo osoarena erabaki beharko dugu, eta zergaitik ez esan, baita Eibar osoarena ere.

Gure erabakiaren baitan dago Arraguetako zenbaki bikoitien etorkizuna: zenbaki bakoitiak bota eta bloke berri bat eraikitzea erabakiko bagenu, zenbat denbora pasako zen kalearen ordenazio eta tipologia nagusiaren bat ez datozen eraikuntzak diren aitzakiapean, bikoitiak bota arte?

Sei pisuko (eta beheko lokal komertzialak) blokea egitea erabakiko bagenu, Planak proposatzen duen moduan kalea atzeratuz, zer eragin izango horrek Bittor Sarasketa kaleko bizilagunen artean? Eguzkia ikusiko lukete?

Guk honako hau egin dezakegu: eskaintzaile onenaren esku laga bai gure jabetza eta baita erabakia ere (empresa etxegile baten esku, adibidez), edo bestela, beharbada ez dagokigun ardura gure gain hartu, eta gure kalean zer egin eta nola egin erabaki.

Julian Fernandez Goikoetxea. Arragueta 9ko jabeetako bat.

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: