Eibartar bat Atenasko Joko Olinpikoetan
Maialen Araolaza eibartarra Espainiako emakumezkoen hockey selekzioaren masajista da, eta Atenasen dago, Jokoetan. Bere kronika hau azaldu da Eibartarrak zerrendan
Ahal den guztia aprobetxatzen saiatuko naiz. Bitartean zuekin konpartitxuko ditxu anekdota batzuk.
Villa olinpikoa delakoan nago, ordenadoreen gelan, hemen ere badira erropa garbitzeko zerbitzua, telefonoa...aurreko ordenadorian Carlos Moya dakat. Autobusian ´Somarribakin juan naiz, eta gosaltzen hipikako Beatriz ferrer salatekin (COEko presidente ohiaren alaba). Atzo heldu ziran talde mordo bat. Egunetik egunera villa betetzen juan da. Gu hilan 6xan etorri ginan eta gauez hau oso desirtikua zauan. Baina atzo gabeko 12etan kalietan kriston jendetza zebilen gure kalian, kirol desberdinetako jendia agurtzen...Balkoira urten eta pareko balkoian O'callaghan agurtu neban!!!jijij. Ze ona.
Gaur lagun arteko partidua eitxen dogu alemanian kontra. Eta gero espainiako etxera inbitatu gaitxuzte, erregina datorrela ta. Atzo urdangarin agurtzera gerturatu jakun jantokixan. Ba holaxe ari gara. Saltsan, baina bestalde konpetizioa eta tentsioa mantentzen saiatzen. Lehenengo partidua gogorra da, argentinan kontra, hilan 14an.
pa haundixa
atenaseko korresponsala